XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Paisajearen transposizioa. Urtegiroak.

Paisajearen bitartez eraiki du Lizardik etxe estetikorik bikainena.

Lizardik berak erdi-bear estetikoa nahiko garbi azaldu zigun harako artikulu batean: Itz-lauz op. c. 29 or..

Dudarik gabe Musek askotan astindu zuten gure poetaren olermena, nahiz-eta (hainbestetan gertatzen denez) inguruko gehienek hain aintzakotzat ez hartu haren lehia estetikoa.

Lizardiren expresakera estetikoan paisajeak garrantzi aparta dauka, eta zorionez, euskal literatura hain guti eman den interpretapen animikoa eman zigun, dena intuizio sakonetan borobildua.

Intuizio horiek ere akats handi bat dute, alegia, Lizardiren poesia osoak duena, hau da bere mintzo ulergaitzarena (lirikan zenbat hobea da hitza soil-soil problemarik gabe etortzea, hiztegi baten laguntza noetikorik gabe.... Ah, Lizardiren poesiak zenbat irabaziko lukeen hizkera aldetik beste jarrera soilago, ulergarriago bat hartu bazuen!!).

Gure literaturan paisajeak eduki duen presentzia urriaz, ala ere, esan beharra dago kanta zaharretan azaltzen dela, noizbehinka, haren testigutza intuikor-sinbolista Joxe Azurmendi-k ohartua dauka fenomeno hori Orixe-ri komentario zuhur bat egitean: . Ikus Zer dugu Orixeren alde, Ed. Aranzazu, 1977, 222 or. nota. Guk gure aldetik, literatura orokorrari begiratuta, esaten genuen: .